Enchepalitozoon, untxiaren gaixotasun arriskutsu bat

  • 0
Enchepalitozoon

Enchepalitozoon, untxiaren gaixotasun arriskutsu bat

Kaixo berriz guztioi

Hilabete berri honetan untxiak daukaten gaixotasun arriskutsu batez hitz egingo dugu. Gaixotasun hau Enchepalitozoon deitzen da eta gero eta gehiago ikusten dugu gure klinikan, horregatik bere sintomak eta zer egin ahal den gaixotasun hau daukaten untxiekin azaldu nahi dizuegu.

Nola kutsatzen dira untxiak?

Kutsatzen dira ingestioagatik edo parasitoaren esporen inhalazioagatik, infektatutako beste untxi baten pixarekin (eta gorozkiengatik ere hasieran),  Kutsa daitezke ere bai beste untzi baten bat infektatuta badago eta pixa edo kaka egiten badu putzu batean, eta gure untzia ura edaten badu. Beraz ikusten duzuten bezala, bi untxiak harremanetan egotea ez da beharrezkoa infektatzeko.

Nire untzia burua ladeatuta dauka! 

Esaldi hori telefonoz entzuten dugunean gure zalantzak sortzen dira. Enchepalitozoon gaixotasuna izango da? Sintoma hau gaixotasunaren karakteristikoa da. Untzia aurki dezakezue itxura honekin.

Gure Versace gaixotasun hau dauka, baina Janire oso ondo zaintzen du

Gure Versace gaixotasun hau dauka, baina Janire oso ondo zaintzen du

Sintoma hau ikusten baduzue zuen untxiengan klinikan hitzordua berehala eskatzea gomendatzen dizuegu. Hau untxi batek Enchepalitozoon-ekin izan ditzakeen sintoma askoetako soilik bat da.

-Nerbio sistema: Buruko ladeoa, atzeko hankak irekitzea edo “splay leg” deitzen dena , dardarak, mugitzeko zailtasuna, gernu inkontinentzia (pixa eta kakak egiteko ez dira mugitzen eta asko zikintzen dira) , intestinoen geldialdia…

-Begiak: Animali gazte batzuetan begiek ur-jauzi itxura izango dute (egia esan uveitis bat da, baina izen arraroekin ez dugula hitz egingo esan dugu 😉 )

-Barneko organoak:  Giltzurrunei edo hesteari eragiten dio. Jada esan dugu parasitoa gorozkiengatik edo pixagatik irten zitekeela, beraz organoak kaltetzen ditu pasatzen dituenean.

Zikinak dauzka bere genitalak? Señal txar bat da

Zikinak dauzka bere genitalak? Señal txar bat da

Nire untxiak parasito hau duen jakin nahi dut.

Ze ideia ona! Veterinaria Salburua-n lagun diezazukegu. Hura jakiteko bi forma daude.

Odol analisi batekin: Parasitoaren presentziarekin organismoa erantzuten du antigorputzekin. Odol analisian antigorputz hauek bilatzen dira. Horrela parasitoa gorputzean egon den dakigu.

Pixa-analisia eta goroxkien PCR-a: Untxia parasitoa kanporatzen ari den antzematen du. Horrela jakingo dugu beste animali edo pertsonei kutsatu ahal dadin. Positiboa ateratzen bada, garbitasuna oso garrantsitsua izango da beste animali batzuei es kutxatzeko.

Edozein zalantza baduzue ez ezazue deitzeko eta guri galdetzeko zalantza egin. Hilabete honen Bloga gusta dakizuela espero dut.