Kaskabiloa gure animalietan

  • 0
perro cascabel

Kaskabiloa gure animalietan

Category : blog.

Kaixo guztioi! Hilabete honetan kaskabiloa gure animalietan zer eragiten duen ikusiku dugu.

Katu eder-eder bat, bere kaskabiloarekin lepoan. Inoiz ez duzue argazki hau ikusi? Irudi oso tipiko bat da, eta askok ez dute ezer arrarorik ikusten irudi hauetan. Gainera, animali denda askok koilare hauek saltzen dituzte bereziki katuentzat.  Eta katuek ez dute soilik arazo hau “sufritzen”, ezagutzen dut, kaskabilo bat bere txakurrarari  jarri duen jabe bat baino gehiago, jada kume bat dela edo arraza txikia izateagatik eta ”  baizik eta ea ez dudan ikusten eta zapaltzen dut”..

gato atigrado cascabel

Arazo bat dela ez badirudi ere, arazo haundi bat da gure animalientzat. Etengabe zarata mugitzen diren bakoitzean egiten duen kaskabiloarekin elkartuta egotea tortura bat da haientzat, eta estres haundia sortzen die. Zergatik gertatzen den dakizue?

Lehenengo eta behin, haien entzumena gurea baino askoz sentiberagoa da. Eta  bere belarrietatik hain hurbil jarrita egoterakoan, etengabeko soinua izugarri gogaikarria izan daiteke. Imajina ezazue etengabe zuen belarrian joz ematen kaskabilo batek ordu erdiko paseo batean. Deserosoa egia? Orain imajina ezazue soinua lau bider biderkatzea, eta ordu erdiaren ordez, eguneko 24 orduak izan zitezela. Sufrimendu izugarria, ezta?

Gainera gogoratu behar dugu bereziki katuak ehiztariak direla,horregatik isilak izatea izugarri garrantzitsua dela haientzat. Agian zuen katuak ez dezan ezer harrapa zuen pisuan (nahiz eta hori galdetu behar izango genien euliei eta bere lurraldea inbaditzen ausartzen diren intsektuei), baina oraindik horrela, isiltasuna behar dute, eta ehiza praktikatzea eskatzen dute (zelatatzea, jarraitzea…) jokoaren bitartez. Eta horretarako isiltasuna behar dute. Horregatik kaskabiloak oraindik estres handiagoa ekartzen die.

gato acechando

Txakurrengan gainera, arazoak eragin diezazkiguke kaleari ateratzen badizkiogu haiekin. Gure txakurraren etengabeko txilin-hotsaren aurrean beste txakur batzuk estresa daitezke, eta harekin ordaintzen bukatu dezakete. Hau guztiagatik, aholkatzen dugu kaskabilorik koilaretan edo arnesetan ez jartzea.

Haiek eskertuko dizuete.

Edozein zalantza-mota baduzue ez ezazue guri galdetzeko zalantzarik izan. Oiane dugu zuei behar duzuenean laguntzeko prest.

Agur bero bat guztioi! Datorren hilabetera arte!!