Negu-jokoak

  • 0
negu jolasak

Negu-jokoak

Orain, denbora txarra helzen denean, askotan, ezin ditugu gure txakurrarekin ohiko jarduerak egin. Ibilaldiak laburtzen dira eta jarduera txikiagotzen da. Hau jabe askori urduri uzten die bere lagunek ez dutelako behar duten jarduera. Gehiengoak ez dakiena da, joku asko daudela barnean jolasteko. Adibidez, usaimen-jokoak.

negu jokoak

Usaimen-jokoak dira, gure txakurra mentalki nekatzeko eta estimulatzeko forma zoragarria. Gainera, ondo eginda, txakurrek ez dute sufritzen bai joko tradizionalekin hainbeste estres, eta horregatik oso onak dira portaera arazoak dituzten txakurrentzat.

Gure txakurren usaimena sustatzeko era asko daude. Ohituta ez badaude, agian behar izango dute denbora pixka bat bere sudurra erabiltzen ikasteko, beraz erraz jarri behar izango diegu hasieran eta pixkanaka-pixkanaka jokoak zailagoak egiten. Seguru denbora gutxitan eta konturatu gabe jokorik korapilatsuenak ebazteko artista batzuk bihurtuko direla.

Lehenengo saioetan erraz jarriko diegu, janaria aurkitzea ez badute lortzen, zapuztuko dira eta ez nahi izango dute berriz saiatu. Asko jaten duten txakurrentzat beraien pentsua erabil dezakegu eta horrela ez dira lodituko. Bere janariak gehiegi erakartzen ez zaien txakurreei sari desiragarriagoak erabil ditzakegu. Baina kontuz kantitatearekin ez pasatzea! Oso premio txikiak erabil dezakegu, haiek usainduko dituzte ere.

Lehen ariketa da janaria hartzea eta gelako lurzorutik barreiatzea. Erraza ezta?Hasieran bistak asko gidatuko ditu, baina usaimenagatik aurkitzen duten txutxe bat beti egongo da. Ideala da ahozko seinale bat jartzea jokoaren hasieran adibidez “Bilatu!” Horrela jakingo du jolasa hasten dela.

Joko hau ulertzen dutenean zailagoa jarriko diogu, janari zati batzuk ez duen ikusten tokietan jarriko ditugu. Aulki-hanken atzean, burua sartzen ez zaien tokietan…) Zuzenki ez ditzatela ikus, eta bilatu behar dezala.  Honek menderatzen duenean, zailago jarriko diogu. Altura desberdinetan jarri, kutxa bat mugitu behar duenean janaria aurkitzeko.. Lorategia dutenak, joko hau apur bat zailtzeko forma handia, belarraren artean janaria botatzea da. Gure klinikan etxean jolasteko jostailuak dauzkagu, adibidez Kong jostailua. Janaria sartuko dugu Kong barruan eta gure txakurra atera beharko du jateko.

kong jostailua

kong jostailua

Joko erraz hauek probatzera animatzen dizuet guztiei. Denbora gutxi barru, joko samar korapilatsuagoak ikasiko ditugu, jada maila hau menderatzen duten haietarako, erne egon zaitezte!