Salburua albaitaritzan kirurgia

  • 0
ZURI

Salburua albaitaritzan kirurgia

Kaixo berriz guztioi!

Blog honetan , ebakuntza bat egin behar dugunean, zer gertatzen den zuen animaliekin azalduko dizuet. Kirurgia beharrezkoa da kasu batzuetan, eta zergatik esaten dizuet hau? Badakidalako esku onez, beldur asko daukazutela hitz honi “kirurgia” “ebakuntza” Zer egingo diote nire lagunari?

Lehenik, diagniguana cirugiaostiko bat egin behar du albaitaritzak, eta horretarako datu asko behar izango ditu. Zuek parte handia hartu behar duzue fase horretan. Zuek baino hobeto ez du inork ezagutzen zuen animaliei. Albaitaria bakarrik medikazioarekin hobetuko dela zure laguna uste badu, pauta batzuk emango dizue etxean emateko eta seguru nago hobetuko dela laister.

Beste kasu batzuetan, ezin dugu medikazioarekin bakarrik jarraitu, horrekin bakarrik ez dela sendatuko eta zerbait gehiago egin behar da. Kirugia.

Kirurgia beharrezkoa da kasu askotan. Batzuk aipatuko dizkizuet:

Utero infekzioan, sabela biratzen denean, sabelean gorputz arraro bat dagoenean, hezurrak apurtzen direnean.. eta hainbat gauza gehiago.

Orain, azalduko dizut gure klinikan nola funzionatzen dugun kirurgia bat daukagunean. Beti goizeko lehen orduetan ekarriko diguzu zure maskota, eta derrigorrezkoa da sabelean janariarekin ez etortzea, horregatik emango diezun azken janaria gauan izango da. Zuek erabakitzen duzue kirurgia hasi baino lehen analitika kompletu bat egitea edo ez, guk beti gomendatzen dugu, horrela askoz seguruago joaten gara anestesiara.

Anestesia, (niri gustatzen zaidan gehien partea). Lehenik eta behin, trankilizazio bat jarriko diot, eta ilun dagoen kontsulta batean sartuko dut, ohe batekin etzan dadin eta manta batekin estaliko dut. Ordu erdi gutxi gora behera itxarongo dut eta zure maskota oso oso trankil dagoenean, anestesia kompletua jarriko diot. Ere bai txertatuko diot antibiotiko eta antinflamatorioa.

Lo geratzen denean, kirofarofanora eramango dut, fluidoterapia jarriko diot eta intubatuko dut. Oso ondo monitorizatuta dago zure maskota gurekin, kapnografo, termometro, elektro eta hainbeste makinekin. Albaitaria, gure laguntzarekin ebakuntza egingo du eta bukatzen duenean, berriro nirekin geratuko da zure laguna. Estaliko dut hotza ez gelditzeko eta berarekin geratuko naiz esnatzen den arte.

SAMSUNG CAMERA PICTURES

Azkenik, esnatzen denean, gure kaiola batean sartuko dut, eta lasai lasai itxarongo du zu heldu arte.

Ez da hain txarra ezta? Egun batzuk behar izango ditu berreskuratzeko eta bai zu, bai hura, laister ahaztuko duzue dembora txar hau.