Ahaztutako lagunak

  • 0
abandono navidad GIFT

Ahaztutako lagunak

Gabonak heltzen dira, eta urte guztietan bezala milaka animali kaleetan abandonatutak geldituko dira. Zergatik egiten diegu hainbeste min? Arrazoi batzuk hemen.

Zergatik uzten ditugu gure maskotak?

Urtero espainian, 150.000 animali etxerik gabe uzten dira. 400 egunero! Europar Batasun guztiaren zifra altuena salatzen dute babesleak. Udan eta gabonetan gehienak. Arrazoi printzipala? Oporrak.

Askoz zailagoa da txakur edo katu batekin bidai bat egitea, leku askotan ez dituzte onartzen eta onartzen dituzten lekuetan suplementu bat ordaindu behar da gehienetan.  Horretarako animali zaindegiak daude, baina ere ordaindu behar dira eta jende askorentzat errezagoa da haien lagun minak errepide batean uztea..  Aintzinan, abandonatzen ziren txakur gehienak mestizoak ziren baina orain arraza guztietako txakurrak kalean uzten dira. Gehienak, yorkshire terrier, frantziako bulldogak, pittbul edo labradoreak.

blog abandonos

Gabonetan oparitzen diren animaliak ere datu garrantsitzu bat ematen dizkigute. 10 animalietatik 6 abandonatzen dira urtean zehar.  Komunitate autonomi bakoitzean multak asko aldatzen dira animaliak maltratatu edo abandonatzeagatik. Kanarioak dira gehien abandonatzen dutenak eta gero nafarrotarrak eta errioxatarrak.

Txakur ostatuak lan asko dauzkate udan. Sartzen diren gehien animaliak katuak dira eta adineko txakurrak. Ostatuetan lan egiten duten pertsonek, kontatzen dute, adineko txakur gehienak aurrera ateratzen direla familia berriekin baina katu askok penaz hiltzen direla.  Ostatura heltzen direnean ez dute jan nahi eta oso triste gelditzen dira.

Maskota bat izatea da herritar askok ulertzen ez duten erresponsabilitate itzela. Animaliak kapritxu bat izatera pasatu dira gizarte onetan, gehienetan umeen kapritxua. Laister bukatuko da kapritxu hori eta gehienetan txakur hoiek kaleetan bukatzen dute. Eguberrietan  guztien atseginak  egiten zituen kume maitagarri hura bihurtzen da, hilabeteak gero, denbora behar duen txakur batetan, ahaleginean eta familiaren ekonomiako aurrekontu nabarmenean.

blog abandonos (1)

Erbi-txakurrak, ehiza-txakurrak eta beste arraza txakur batzuk, kaltetuenak

Kapitulu berezia erbi-txakurrak eta gainerako ehiza-txakurrak merezi dituzte. Galgos112, SosGalgos edo Galgo Leku babesleek gogoratzen dute urtero hiltzen direla 50.000 erbi-txakur eta ehiza-txakurrak, ehiztari sasoiaren amaiera iristen denean. Zuhaitzetatik kolgatu, putzuetara bota,  errepideetan utzi istripu ugariak eraginez, eta zoria duena, txakur-etxoletan utzi sakrifikatzeko. Zori gehiago dutenek elkarteetan amaitzen dute eta agian familia on batekin bukatzen.

Mesedez, ez ezazue Eguberritan txakurrik opari gero ezingo baduzue zaindu..

HAIEK EZ LUKETE EGINGO !!