Oporrak nire lagunarekin

  • 0
portada

Oporrak nire lagunarekin

Kaixo! Uda heltzen ari da eta horrekin gure merezitako oporrak. Zer egingo duzu zure lagun minarekin? Eramango duzu zurekin? Oporretara zure konpainiako animalia eramatea pentsatzen ari bazara ez itzazu galdu gure aholkua.

Izapideak

Beste herri batera bazoaz, zein diren herrira sartzeko eta ateratzeko baldintzak galdetu beharko duzu. Horretarako hobe da denborarekin bidaia antolatzea eta planifikatzea. Bidaiatzea baimentzen ez zaien txakur arrazak daudela gogoratu behar duzu..

Ostatua

Garrantzitsua da ere zure maskota jasotzen duten ostatuei buruz informatzea. Normalean ez da zaila ostatuak aurkitzea baina seguru lasaiago egongo zarela etxetik irten baino lehen begiratzen baduzu.

se admiten mascotas

Elikadura

Ahalegin zaitez elikagai nahikoa eramaten, horrela bere eguneroko dieta ez duzu aldatu behar izango eta horrek sortzen dituen arazoak saihestuko dituzu.

Hegazkina artuko duzu? 

Hegazkinez bidaiatzen baduzu transportina aukeratu behar izango duzu hura eramateko. Kompainia aereo bakoitzak bere baldintzak ditu. Ondo informa zaitez. Txakurra kaiolara ohitzea oso garranzitsua da eta hau nahiko denborarekin egiten hasi behar da.

Paseo luze bat eman behar diozu kaiolan jarri baino lehen, lasaiago egoten lagunduko dio eta. Zure txakurrari  gonbidatuko duzu kaiolan sartzea, eta sartzen denean sari bat emango diozu. Inoiz ez dugu indarra erabiliz sartuko. Txakur bakoitzak dembora desberdinak behar izango ditu. Kaiola barruan lasai dagoenean, atea itxiko dugu eta minutu batzuk utziko dugu kaiola barruan. Gero lasai lasai bueltatu eta kaiola ireki. Errepikatu prozesu berbera egun guztietan eta aldi bakoitzean dembora gehiago kaiola barruan mantendu.

Ahalegin zaitez hari elikadura arina ematen hegaldiaren egun batzuk baino lehen, eta ez dezazun inongo elikagairik eman gutxienez 2 edo 3 ordu bidaia hasi baino lehen. Hau gomendagarria da zure txakurrak kaka egiteko nahiak senti ditzakeelako eta kaiola batean itxita nahiko deserosoa jar dezakeelako.
Kotxean bidaiatuko duzu? 
gato transportin
Ideala izango litzateke zure maskotak autoan kumearengandik bidaiatzen ikas dezala , bidaia luzeak egitea horrela askoz errezagoa izango da. Baina horrela ez dadinik izan egotekotan, paseo motzekin hasi eta iraupena handitzen joan pixkanaka pixkanaka.
Ohiko geldialdiak
Ahalegindu zure maskota hankak estira dadin gehienez bi orduz behin. Gainera pixa egin beharko du eta ezin badu egin nahiko deseroso jarriko luke.
Bidai zoriontsua!

Azkenegatik baina ez gutxiago garrantzitsugatik, ez ezazu mikrotxipa jartzea ahaz. Zure txakurra galtzen bada hura berriro ere aurkitzeko forma bakarra izango da.