Noaren ultzera okularra

Noaren ultzera okularra

Inoiz izan duzue ultzera okular bat? Eltxo bat inoiz sartu bazaizue begian, edo hondartzako hondar pixka bat, horrek eragozten duenaren ideia arina izango duzue. Nola ez dute itxiko begiak gure lagun gixajoek?

Gure animalia begia ixten duenean, hark ultzera bat izatea posiblea da

Ultzera bat, kornean zauri bat da. Eta nola bereizten dugu ultzera bat edo konjuntibitis bat den? Oso erraz. Fluoreszeina test bat erabiltzen dugu. Kartoizko tira txiki bat begian sartzen da eta ultzera bat baldin badago, hau berde kolorez tindatuko da. Ezer ez bada tindatzen, konjuntibitis bat dela pentsa dezakegu.

Gure noa eta fluoresceina testa

Gure noa eta fluoresceina testa

 

Zergatik izan dezakete ultzera okularra?

Haibat kausa daude, adibidez:

Gorputz arraro bat; zerbait begian sartzen zaio eta ultzera bat egiten dio. Udan adibidez buru edo espiga ugari ateratzen ditugu!

Animaliaren betileak edo ileak; etengabe urratzen duten ileak. Kasu hauetan zauria sendatzeaz gain gehitutako arazo hori konpondu behar izango dugu,bestela ileek urratzen jarraitzen badute, arazoak itzuliko da eta.

Birusak; bai, bai, birusek ere bai ultzerak eragiten dute. Katuetan adibidez herpesbirusa mihian ere bai ultzerak eragiten ditu.

Airearekiko esposizio gehiegikeria:  Hau gertatzen da betazalek ez dutenean begi osoa eztaltzen. Adibidez begiak irekiekin lo egiten dutenean, anestesia baten ondoren..

Soluzioak?

Korneako zauri bat sendatzeko behar izango dugu:  mina kentzea, infekta dadila saihestea (edo infektatuta badago antibiotiko jartzea).. Ultzera batzuk aste batean sendatzen dira tantak begietan emanez eguneko hainbat aldik eta beste batzuk hilabeteak tratamendu batekin behar izango dute, edo kirurgiak behar dituzte.. beraz kasu bakoitza erabat desberdina da. Veterinaria Salburua-n benetan hainbat teknika menderatzen ditugu, eta beharrezkoa bada Visualvet, Portugaleten dagoen zentro espezializatu batera bidaliko dugu zuen lagun mina.

Begiko zauria kroniko edo korapilatsuak sendatzeko behar izango dugu kornea lubrikatuta egotea, horretarako tantak emango ditugu, baina kasu batzuetan animaliaren betazala itxi behar izango dugu puntuen bitartez, lubrifikatuta manten dadila eta lehenago senda dadila.

Puntuen bitartez betazala itxi, horrela haze mantenduko da

Puntuen bitartez betazala itxi, horrela haze mantenduko da

Edozein zalantzatarako 945009009ra dei diezagukezue. Begiak zuen lagunari min ematen diola nabaritzen baduzue ez ezazue denbora gehiago itxaron. Hura zenbat eta lehenago ikusi min gogaikarri horretatik libratu ahal izango da.

Itxaroten dizuegu!