Oporrak nire lagunarekin
Categoría: blog.
Kaixo! Uda heltzen ari da eta horrekin gure merezitako oporrak. Zer egingo duzu zure lagun minarekin? Eramango duzu zurekin? Oporretara zure konpainiako animalia eramatea pentsatzen ari bazara ez itzazu galdu gure aholkua.
Izapideak
Beste herri batera bazoaz, zein diren herrira sartzeko eta ateratzeko baldintzak galdetu beharko duzu. Horretarako hobe da denborarekin bidaia antolatzea eta planifikatzea. Bidaiatzea baimentzen ez zaien txakur arrazak daudela gogoratu behar duzu..
Ostatua
Garrantzitsua da ere zure maskota jasotzen duten ostatuei buruz informatzea. Normalean ez da zaila ostatuak aurkitzea baina seguru lasaiago egongo zarela etxetik irten baino lehen begiratzen baduzu.
Elikadura
Ahalegin zaitez elikagai nahikoa eramaten, horrela bere eguneroko dieta ez duzu aldatu behar izango eta horrek sortzen dituen arazoak saihestuko dituzu.
Hegazkina artuko duzu?
Hegazkinez bidaiatzen baduzu transportina aukeratu behar izango duzu hura eramateko. Kompainia aereo bakoitzak bere baldintzak ditu. Ondo informa zaitez. Txakurra kaiolara ohitzea oso garranzitsua da eta hau nahiko denborarekin egiten hasi behar da.
Paseo luze bat eman behar diozu kaiolan jarri baino lehen, lasaiago egoten lagunduko dio eta. Zure txakurrari gonbidatuko duzu kaiolan sartzea, eta sartzen denean sari bat emango diozu. Inoiz ez dugu indarra erabiliz sartuko. Txakur bakoitzak dembora desberdinak behar izango ditu. Kaiola barruan lasai dagoenean, atea itxiko dugu eta minutu batzuk utziko dugu kaiola barruan. Gero lasai lasai bueltatu eta kaiola ireki. Errepikatu prozesu berbera egun guztietan eta aldi bakoitzean dembora gehiago kaiola barruan mantendu.
Azkenegatik baina ez gutxiago garrantzitsugatik, ez ezazu mikrotxipa jartzea ahaz. Zure txakurra galtzen bada hura berriro ere aurkitzeko forma bakarra izango da.