Negu – jokoak II

  • 0
argazki printzipala

Negu – jokoak II

Azken hilabeteetan, zuen txakurrek ikasi dute bere sudurra erabiltzen, eta pixka bat zailagoa egiteko, sariak, etxeko jostailuetan bai kong-ean ezkutatu ditugu eta aurkitu behar izan dute. Orain, Negu – jokoak II (bigarren partea)  heltzen da, gure laguna txakur munduko Einstein bat dela frogatzeko. Adimen-jokoetaz hitz egingo dugu orain.

Adimen-jostailuez hainbat gauza kontuan hartu behar ditugu: Lehengoa, usaimena bai jada buruargiaren erabilera behar izango dute. Segundua, maila desberdinak daude, eta joko zailegiak jartzen baditugu gure txakurrak beti zapuztu egingo da. Horregatik poliki-poliki hasiko gara eta aldi bakoitzean gehiago zailduko dugu.

Merkatuan jostailu eta maila desberdinak daude. Ezagunenak Nina Ottosson-enak dira, gainera maila desberdinak erraz bereizten dira.  Plastikoaz eginda daude eta erraz garbitzen dira. Gogoratu behar dugu, beti gure azpi gainbegiratzearekin jolastu behar izango dutela.

nina ottosson

Lehenengo mailan joka dezakegun joko errazenetako bat “trileroaren jokoa” da. Nahikoa da plastiko-baso batzuk hartzea eta bere barnean sari batzuk sartzea txakurrak janaria usaindu ahal dezan. Lehenengo saiaeran, sariak basu guztietan jarriko ditugu eta ez ditugu eztaliko, horrela txakurrak jakingo du non dauden sariak. Geroago, basu batzuk estaliko ditugu eta pensatu behar izango du nola atera saria basu barrutik. Hankak erabil ditzake, edo ahoarekin basua kendu.. baina basua ezingo du apurtu inoiz. Hori egiten ikasten duenean, bakarrik basu batzuetan jarriko dugu saria, horrela jakin behar izango du non dagoen saria eta nola atera.

Oraindik jokoan gehiago parte izan nahi duzue? Har itzazue 3 baso, jar ezazue lurzoruko aurrean zuen txakurra, eta erakuts ezazue janari zati bat. Sartu baso azpian. Janari zatia duen basoa mugitu beste bien artean eta saiatu txakurrak jakin dezan non dagoen janari zatia.

Goiko zailtasun-mailako jostailuek hainbat mugimendu desberdin eskatzen dituzte saria lortzeko: adibidez, soka batetik tiratu pieza bat ateratzeko, edo saria lortzera heltzeko gero beste parte bat biratu.. eta abar. Jokoak instrukzioak ia beti sartzen dituzte nola jolasten den jakiteko, baina badaezpada, gogora ezazue: beti pixkanaka pixkanaka eta txakurra asper dadila saihestuz.

6 joko

Joko guzti hauekin ez duzue aitzakia zure txakurra negu guztian atsegingarri ez mantentzeko. Edozein zalantza baduzue, Oiane-z galde dezakezue klinikan, zuen zalantzei erantzuteaz poz-pozik egongo da.