Txakurkume berria etxean

  • 0
cachorros 3

Txakurkume berria etxean

Kaixo guztioi!!!

Seguru nago eguberri hauetan, etxe askotan, txakurkume berri bat daukazutela. Lehenik eta behin gogoratu behar dizuet txakurkume bat ez dela eguberrietan oparitzen den opari normala eta mahai baten gainean ipintzen duguna eta ahazten duguna.. Txakurkume bat kompromisu haundi bat da. Bada zaindu behar den, paseatu , eta albaitariaren gastuak gaixo jartzen denean ordaindu beharko dugun biziduna. Denbora asko eskaini behar zaie, eta onean eta txarrean beti zaindu. Kompromisu haundi hau ez bagaude seguru beteko dugunik, hobe da txakurkumerik ez adoptatzea ezta erostea.

Eta orain bai, zer egin txakurkumea etxera heltzen denean? 

cachorros2

Lehenengo egunetan txakurrak seguru sentitu behar da. Pentsa ezazue bere amaren eta anai-arreben ondotik baztertu dugula eta nola sentitzen den bere etxe berrian marka dezake bere portaera etorkizunean. Garrantzitsua da bere portaera obserbatzea baina inoiz ez ezer egiten behartzea, ez da orain ezer erakusteko garaia.

Txakurkumea seguru sentizeko garrantzisua da:

-Bere tokia izatea etxean ( bere ohea, bere burusia..)

-Lasai egotea eta lo egiteko toki lasaia izatea. Inork eragotzi gabe.

-Familiaren kide guztien aldetik etengabeko arau batzuk. Etxeko pertsona guztiek norma berberak izan beharko dituzte. Ez du balio aitak normal batzuk izatea, amak beste batzuk eta seme alabek besteak.. guztiak berdin aktuatu beharko dute.

cachorros 4

Elikaduraz hitz egiten badugu, gogoratu behar dizuet kalitatezko eta bere adinerako pentsu bat emango diogula. Gomendatzen da janaria 10 minututan zehar eguneko 3 aldiz eskaintzea eta platera gero erretiratzea. Ura garbi eta freskua egun osoan jarrita utziko diogu. Etxeko janaria edo hezurrak ezin dira inoiz bere dispozizioan utzi behar.

Egun guztietan txakurrarekin jolastuko dugu baina beti bere atsedena hartzen uzten. Haiek txandakatzen dira, jolasteko periodoak eta atsedena hartzeko periodoak.

Lehenengo astean ez gara kalera irtengo txakurkumearekin eta oraindik ere gutxiako parkeetan utzi.  Txertaketa-jarraibidea amaitzen denean kumea ateratzen hasi ahal izango duzue. Beti hasiko gara paseo motzak ematen eta denborarekin paseoak haundituko ditugu. Izan ezazue egonarria, denbora gutxitan nahi duzuen guztia atera ahal izango duzue 😉

Ikus dezakezuenez gero, txakur bat izatea responsabilitate haundia bat da gutxienez 10 urtetaraino, merezi den bezala ezin baduzue tratatu , beharbada beste maskota-mota bat izatea pentsatu behar izango duzue.

Edozein zalantzatarako klinikara deitu.

Agur bero bat!

cachorros

 


  • 0
eguberriak 2017

Eguberriak eta zaratak

Denbora gutxitan Eguberriak hemen izango ditugu, eta haiekin, petardo-trakak eta gainerako artifizio-suak. Jai hauetan beldurra dauka zuen txakurrak? Gogoratuko dugu pasa den urteko eguberrietako Bloga.

beldurra

Gure hiriak festa hauetarako denbora muga ezarri arren, errealitatea askotan ez dela betetzen da, eta egun hauek heldu baino lehen, jada entzun dezakegu jendeak petardo erosi berriak probatzen.  Askok ezagutzen duzue petardoak gure txakurrei eragiten dietena: Denbora guztitan ezkutatzen dira, gaizki lo egiten dute, kalera ez dute nahi irten, eta abar. Baina berri ona daukagu!  Gure lau hankako lagunei lagun dezakegu bere egoera  egun horietan zehar hobetzen, lan egokia egiten badugu bere beldurra pixka bat hobetu daiteke. Eta kasu batzuetan guztiz hobetu.

Beldur-mota honen tratamendua bi partetan konposatuta egon ohi da: jokaera-aldaketako partea eta parte farmakologikoa. Profesional batek bi tratamenduak ezarri behar ditu eta gure klinikan zuei laguntzeaz poz-pozik egongo gara. Txakur hauen egoera hobe dezakegu eta lan nahikoarekin bizi-kalitatea ere bai. Beldurra guztiz konpondu ahal izango dugu.

Zer egin dezaket beldur-mota hauekin?

 

  • Ezkuta dadila baimendu. Leku suguru bat aurkitzen badu, ezkutatzea baimentzea, eta hura estaliz eta oraindik gehiago bakartuz. Horrela hobeto sentituko da.

 

  • Hura ez zigortzea. Imajina zerbaiti beldurra daukazutela eta ezer ikaratzen ez zaion norbaiti ,gainera garrasi eta jotzen zaituztela. Segur aski ez luke lagunduko seguruago senti zaiteztela, egia? Haiei berbera gertatzen zaie!

 

  • Feromonen tratamenduak ematea: Merkatuan tratamendu ez farmakologiko asko aurkitu dezkegu, analisirik ez albaitarien aurreko kontrolik ez dutenek behar, baina bere estutasuna txikiagotzera eramango dietenak eta beraz, asko lagun diezaieketenak.

Artikulu honek lagun diezazuela espero dut . Gogora ezazue, nahiz eta beldurra halako zarata batzuen aurrean naturala izatea, arrunta ez dena  haien ondorioz orduetan edo egunetan zehar sufritzea. Zure lagunik onena gaizki pasatzen badu egoera hauetan ez dezazu bakarrik utzi. Urteko 365 egunetan zoriontsua izan dadin lagun iezaiozu.

Edozein zalantza baduzue kontaktuan jar dezakezue gurekin eta zuei laguntzeaz poz-pozik egongo gara.

Eguberri On !