Albaitari erizaina

  • 0
Veterinaria Salburua ATVS

Albaitari erizaina

Kaixo berriz guztioi! Albaitari erizaina, eta zer da hori?

Seguro nago askok pentsatzen duzuela. Triste da baina gure lanbidea oso geldi dabil. Eta esaten dut oso geldi dabilela ez esateko zuzenean ez dabilela. Inork ez gaitu ezagutzen eta inork ez daki zer egiten dugun gure lan postuan. Gure profesioa errekonozituta dago baina oraindik ez daukagu ezta titulazio ofizial bat ere. Eskola pribatuetan ikasi behar dugu, diru asko ordaindu eta ez hala ere, ez dugu titulu ofizial triste bat jasotzen.

Goiatz hospital

Hasiko gara lehen puntutik.

Nik ez nahi nuen albaitaritza ikasketak ikasi. Nik ez nahi nuen mediku bat izan, diagnostikoak egin ezta kirurgiak. Nik laboratorio frogak egin nahi nituen, eta gaixoei odola atera, eta ospitalean zeuden gaixoak zaindu. Zauriak sendatzea, kirurgietan eta kontsultetan laguntzea,  kateterrak ipintzea, eta hainbat gauza gehiago. Zorionez, nire familia ekonomikoki lagundu zidan eta kurtso pribatu bat ikasi ahal izan nuen. Titulu ofizial ez daukan kurtso bat.

Duela urte batzuk, albaitari erizainentzat titulu ofizial bat sortu zuten. BOEn agertzen zen eta erizain guztiak poz pozik geuden, azkenik titulu ofizial bat!!

“Nuestro gozo en un pozo”, oraindik itxaroten ari gara gure ikasketak ematen dituen institutu edo unibertsitate bat. Espaina guztian ezta unibertsitate bat ematen ditu gure ikasketak. Zertarako orduan BOEn agertzen zena?

Inglaterran, Alemanian, Australian, Estatu batuetan….munduko leku askotan titulu ofizial bat dituzte erizainak, zergatik hemen ez? Eta horrela jarraitzen dugu 2016an.

Uste dut ez dugula asko eskatzen. Bakarrik ikasi nahi dugu gustatzen zaiguna eta hitzarmen justu bat izan.

Nik nire lana maite dut. Goizeetan klinikara heldu eta ospitalera joten naiz, ea nola dabil atzo utzi nuen katua, edo txakurra, edo agaporni, edo iguana ikustera. Gainera nire klinikan animali espezie asko ikusten ditut eta hori ere gustatzen zait. Beti gauza berriak ikasten ditut, urtero kongresuetara joaten naiz eta oso ondo pasatzen dut. Lan perfektua da. Bakarrik falta zaigu titulu bat. Errekonozimendu bat. Eta merezitako hitzarmen bat.

Goiatz y Omega

Egunen batean lortuko dugu? Ez dakigu, baina ez gara menderatuko. Jarraituko dugu lan egiten, albaitari erizan elkarteak sortzen. Laister, egun batean, lortuko dugu!