Suvi, gure txakurkumea

Suvi, gure txakurkumea

Kaixo guztioi hilabete berri honetan!

Kontatuko dizuet istorio polit bat. Istorio oso polit bat. Suvi aurkeztuko zaituztet. Gure txakurkume marmartia. 🙂

Suvi aurkezteko, lehenik eta behin, Cesar eta bere txakurra Nieblari buruz hitz egin behar dizuet.  Jada genekien Niebla ernalduta zegoela, eta Zesarrek kumeak izatea erabaki zuela. Urteko lehenengoko deiak jasotzen genituen pasa den hilabetean..

Cesar da, eta Niebla erditzen ari da..

Erdia jarraitzen dugu telefonoz baina dena zailtzen hasten da. Niebla-k 17 kume ekartzen ditu!! Erditzea oso korapilatsua izaten da eta azkenik Suvi bakarrik  bizidun geratzen da. Oso triste geratzen gara guztiak, batez ere César.

suvi blog (4)

Biziraulea ekar dezala lehenbailehen bere egoera balioetsi ahal izateko gomendatzen dugu.

Eta orduan gure iletsua heldu zen gure klinikara.. 🙂

Pisua hartzea Suvi-ri asko kostatzen zitzaion , ahul ere zegoen eta gainera Zesar ez zen ondo moldatzen hari jaten emateko, horregatik  hemen hartzea erabaki genuen.

Egun gutxitan, txakurkumea pisua hartzen hasi zen. Zorionez! Denbora asko dedikatu genion, baina gu beti poz-pozik egin genuen. Suvi maitasun bat da eta egunak alaitzen dizkigu.

Marisol jada Suvi bere etxera itzul zitekeela bere familiarekin batera erabaki zuen. Dena prestatu genuen,  ardura guztiak azaldu genizkion Cesarri eta Suvi bere etxera joateko prest zegoen.

Egun bat soilik eramaten zuenen bere etxean Zesarrek atsekabe bat izaten zuen.. Suviren janaria plateran jarri zuen Nieblarekin batera. Niebla-k umeari koska egin zion eta presaz etorri behar izan zuten gure klinikara 🙁

Amaia ere bai etorri zen klinikara korrika, oso gaizki ikusi zuen gure Suvi eta ospitaleratzea erabaki zuen.  Hainbat hozkada zituen eta hautsitako saihets-hezurren bat. Guztiak beldurraz dar-dar egin genuen, ez genuen nahi hari ezer ez pasatzea.

SAMSUNG CAMERA PICTURES

Antibiotikoak jartzen hasi genion hozkadetarako eta mina kentzeko botikak.  Beldurra izan genuen zerbait ondo ez bazihoan baina zorionez dena bikain doa!

Suvi-k gurekin jarraitzen du erabat leheneratu eta bere etxera itzuli ahal izan arte.  Zesarrek kontuz asko izango duela hitzematen du, ezer berriro ere ez dezala pasa. Cesar asko maite du txakurkumea, egun guztietan etortzen da bisitatzera eta gurekin egotera.

Seguru gaude Suvi laster itzul daitekeela bere etxera. Hemen faltan asko botako dugu.. gure maitetxoa.

suvi blog (3)