Banantzeagatiko estutasuna

  • 0
destrozar perro

Banantzeagatiko estutasuna

Abuztua hilabete kuttun bat da familia guztia oporretara joateko, gure maskotak ere bai. Baina oporren amaiera beti nahi izan genuen baino lehenago heltzen da, eta harekin laneko itzulia, ikastetxea, eta azken finean ohiturako itzulia. Hau oso aldapa gora egin daiteke eta  “post-oporretako sindromea” deitzen da. Baina guri bakarrik ez zaigu kostatzen ohituretara bueltatzea, gure maskotei ere bai, eta erraza da txakurrek banantzeagatiko estutasuna deitutako portaera arazoak izatea.

Hau gertatzen zaie etxean bakarrik gelditzean txarto pasatzen duten txakurrei. Oso urduri jartzen dira eta horregatik sintoma hauek ikus ditzakegu. Zaunka asko egiten dute, etxean pixa egiten dira, etxeko altzairuak apurtzen dituzte.. sintoma hauek etxean ez gaudenean ikusten badituzue galdetu gure hezitzaileari.

Ulertu behar dugun lehenengo gauza da gure txakurra hau ez duela egiten guri fastidiatzeko ezta haserretzeko. Komportamendu hau badute da oso txarto pasatzen dutelako etxean bakarrik, zuen mimo eta arretarik gabe.

Arazo hau kompontzea ez da erreza izango eta sintoma hauek nabarmentzen duzuten bezain laster profesional batekin hitz egitea gomendatzen zaituztegu. Gure klinikan Oianek zuei laguntzeaz poz-pozik egongo da.

Oporretatik bueltatzen garenean banantzeagatiko estutasun arazo ugari ikusten ditugu. Pentsa ezazue oporretan 24 ordu pasatzen ditugula gure txakurrekin eta etxera bueltatzera, berriro lanera joan behar izango gara, erosketak egitera, etb. eta gure txakurrak ordu ugari pasatuko ditu etxean bakarrik.

orduak bakarrik

Zer egingo dugu oporretatik bueltatzean?

Mailakako itzulia egiten saiatuko gara. Lehenengo egunetan bakarrik ordu bat edo bi etxean utziko ditugu. Gero bi edo hiru ordutara pasatuko gara, eta gero bost ordutara adibidez.. horrela buelta ez da haietarako hain zaila izango eta pixkanaka pixkanaka aldaketara ohituko dira.

Jostailuak ere erabili ahal izango ditugu. Zuen txakurrei orduak atsegingarriagoak egiteko entretenimendu jostailuak daude. Adibidez Kong jostailua. Kong da janaria bere barnean sartzen den jostailu bat, horrela haiek orduak pasatuko dituzte janari hori ateratzen saiatuz eta ez dira hainbeste gogoratuko zuek etxean ez zaudetela.  Jostailu hauek laguntza handia dira banantzeagatiko estutasunean eta gure klinikan aurki ditzakezue.

jostailuekin

Edozein zalantza zuek laguntzeaz poz-pozik egongo gara Salburua albaitaritzan!

Opor-itzuli zoriontsua!