Leihotik salto egiten zuten katuak

Leihotik salto egiten zuten katuak

Bai, bai.. leihotik salto egiten zuten katuak gure klinikan egon dira, eta zergatik salto egiten duten azalduko dizuet.

Udan gaude, ze urte-sasoi polita. Etxeko leihoak irekitzen ditugu airea sar dadin. Gure katua leihoan dago, beti jartzen den leihoan, beti horrela entretenitzen da, baina gaur leihoa irekita dago. Txoriak hegan egiten ikusten ditu, kalean jolasten ari diren mutikoei, kotxeak, motorrak.. Ze poza! Une honetan, sukaldera goaz zerbait egitera eta bueltatzean gure katua ez dago. Non dago nire katua? Etxe osotik bilatzen dugu baina ez da agertzen. Oso urduri jartzen gara. Bat-batean, etxeko timbrea entzuten da. Auzotar bat da.

-Zure katua leihotik erori da eta espaloian dago! Ezin da mugitu!

GATA PARACAIDISTA

Katu paraxutistak dira hauek, leihotik erortzen diren katuak. Zoritxarrez askok heltzen dira gure klinikara eta udaberrian edo udan askoz gehiago. Ikusten ditugun lesio gehienak hezur apurketak dira. Hankak, besoak eta ahosabaia ere apurtzen dute. Ezin dute arnasa hartu beste batzuk, neumotorax daukatelako. Birika eta sahiets-hezurretan airea akumulatzen da eta airea birikak presionatzen ditu. Oso txarto etortzen dira katu hauek.

Lehenik eta behin inkubagailuan sartzen ditugu . 48 ordu egon behar dira oxigenoa hartzen. Mina kentzen dizkiegu analgesikoekin eta oheko egonaldia hartu behat dute, ezingo dira mugitu. Askok ez dute jan nahi, min asko daukatelako edo shock egoeran daudelako. Orduan esofago zunda bat jarri behar dugu. Horrela, zundaren bitartez janaria eta edaria ematen dizkiegu.

Arrazoi asko daude kontuz ibiltzeko. Lehenengo arrazoia, zure katua. Oso gaizki pasatuko du eta askok ez dira aurrera irtetzen. Bigarren arrazoia, gure kulpa. Familia gehienek kulpa sentimendu handia daukate eta oso txarto pasatzen dute. Azkenik dirua, garestiak dira katu hauen zaintzak..

Blog honekin konzientziatu nahi dizuegu. Beroa heltzen denean, leihoak ireki bai, baina petsianak jaitsi. Kasu asko dauzkagu eta guztiak ez dira aurrera irtetzen. Katuak zazpi bizitza dauzkatela esaten dute.. . saiatuko gara zazpiak ez galtzea leihotik erortzen mesedez. Beti pentsatzen dugu guri ez zaigula pasatuko baina oso erreza da gure katua leihotik erortzea edo zerbait ikusten duenean salto egitea, kontuz mesedez, zuen katua ezkertuko dizue.