Dieta BARF edo ACBA

Dieta BARF edo ACBA

Kaixo berriz guztioi! Hilabete honetan dieta BARF edo ACBA -z hitz egingo dut nire blogean. Entzun duzue inioz  dieta mota hau erabil daitekela gure katu edo txakurrentzat? Seguru baietz, gaur egun asko hitz egiten da dieta honen buruz.

Zer da dieta BARF edo ACBA?

Dieta hau arrakasta handia dauka txakur jabeen artean. BARF-a siglak datoz ingelesez “Biologically Appropiate Raw Food” (Janari gordin biologikoki egokia) izango litzatekeenarekin. Eta bere izena dioenez gero, gure txakurrak eta katuak janari natural eta gordinez elikatzea da.

carmenrosan

carmen rosanen argazkia

 

Zergatik? 

Guztiak dakigu pentsuak temperatura altuetara lantzen direla eta horregatik mantenugai asko galtzen dituztela. Dieta honen oinarria gure txakurrari edo katuari elikagai gordinekin elikatzea da, horrela, janaria, bere mantenugai eta bitamina guztiak mantenduko ditu. Gure maskoten urdailek haragi gordina, gainera, askoz hobeto digeritzen dute. Digestio-garaia askoz txikiagoa egiten da eta horregatik dieta honek oso emaitza onak ditu  arazo gastrointestinalak daukaten txakurrekin.

Hau dieta-aukerarik onena dela zure txakurrarentzat uste baduzu, hari haragi gordineko edozein mota ematearekin ez duela balio gogoan izan behar izango duzu. Dieta hau ondo fabrikatzeko gauza asko kontuan behar izango ditugu. Ez da hain erraza bai dirudi eta dieta honekin hasi baino lehen, fabrikatzeko modua ikasi behar da bestela osasun-arazo larriak eragin ahal izango dizkiozu zure animaliari. Gure txakurrentzako hezur administrazioa dieta honen beste tabu bat da. Naiz eta frogatuta egon txakurrek prestatuta daudela hezurrak zatitzeko eta digeritzeko normala da beldurra izatea. Oso garrantzisua da hezurrak beti gordinak ematea eta inoiz ez prestatuta. Ere bai kontuan izango dugu hezur motak eta gure txakurraren tamainua hezurrak aukeratzeko.

mariadeulyses

maria de ulyseren argazkia

Interneten informazio ugari aurkitu dezakezue eta ere bai liburu asko daude bizkor dieta nola lantzea ikas dezazuten.  Badaude ere dieta honetan espezializatu diren albaitariak, batekin harremanetan jarri nahi baduzue niri galdetu.

Merkataritza-dietak jada daude dieta lantzeko denborarik ez dutenetarako. Dieta hauek albaitariek landu dituzte eta guztiz orekatutak daude. Menuak izoztuta beti datozte, horrela haragiak izan ditzakeen bakterioak kanporatzen dira. Desizoztea eta jateko prest egongo dira. Beti gomendatzen dugu analitika bat urtero egitea zure animaliari, horrela jakingo dugu dieta nola funtzionatzen ari den.

Iritzi pertsonala

Ez dut uste dieta honek pentsua baino hobeagoa edo txarragoa denik, dakidana elikagaiak askoz naturalagoak eta elikagarriagoak izango direla. Baina arriskutsua da gure animalia kalte dezakeen orekadun dietak ez lantzea. Horregatik oso ondo informatu behar gara dieta hau hasi baino lehen edo bestela albaitariek jada egindako menuak erostea. 

davidsegovia

david segoviaren argazkia