Lasaigarriak klinikan, zergatik?

Lasaigarriak klinikan, zergatik?

Kaixo guztioi hilabete berri honetan! Batzutan zuen animaliei lasaigarriak eman behar dizkiogula esaten dizuegu. Zergatik egiten dugu hau? Blog honetan azalduko dizuet 🙂

Normala da zalantza asko izatea baina beti zuen animalien onuragatik egingo dugu. Kasu batzuetan badakigulako zuen animaliak oso gaizki pasatzen dutela kontsultetan eta beste kasu batzuetan mingarria den zerbait egin behar diegulako. Dena amets atsegina itzul dadila eragin badezakegu, zergatik gaizki pasatu behar izango dugu?

iguana lasaituta

iguana lasaituta

Lehen, sedazioaren edo trankilizazio-aren gaineko informazio pizka bat emango dizuet. Erabil daitezkeen botika desberdin asko daude, botika injektagarriak, ahoratzeko botikak.. Kantitateak ere desberdinak dira. Kirurgia bat egiteko botika batzuk erabiltzen dira eta esplorazio bat egiteko normalean beste batzuk.. edo agian botika berberak erabiliko ditugu baina kantitate desberdinetan.. beti zure animaliaren historia klinikoa ikusi eta gero aukerarik onena erabiliko dugu. Animali bakoitzaren ezaugarriak beti kontuan hartzen ditugu: Kardiopatiaren bat baldin badu, gaztea edo zaharra bada,nola komportatu da botika desberdinen aurrean beste kasu batzuetan.. Beti saiatuko gara zure animaliari ezer ez dakiola pasa. Eta zorionez, ia inoiz ez da ezer gertatzen.

Zergatik lasaigarriak erabili?

Arrazoi desberdin asko daude, eta kasu guztietan lehen pentsatzen dugun gauzan zuen animaliaren ongizatean da: Agian esplorazio mingarri bat izango da, animalia oso geldi geratzea behar dugu, belarrietan begiratu behar dugu ea korputz arraro bat dagoen edo aldaka erradiografia bat atera. Beste kasu batzuetan animali batzuk oso gaizki pasatzen dute esplorazioetan. Kalte egin daiteke eta guri ere bai.

huron sedado

Portaera mailan ziurta diezazueket beldurraren aurrean, animali batzuetan lasaigarria ematea aukerarik onena dela. Denborarekin, beldur arin edo sendoen aurrean, animalia, esperientzia positiboekin albaitaria erlazionatzen saiatuko gara. Ez du jakingo hemen oso gaizki pasatzen duela ez delako konturatuko eta gutxinaka gutxinaka lasaiago eta gusturago etorriko da klinikara.  Jada ditugu bere beldurra asko hobetu duten hainbat kasu (bereziki katuak)

Zuen animaliak albaitariari beldurra baldin badute, hurbil zaitezkete gure klinikara. Oiane, nire kidea, zuei laguntzeaz poz-pozik egongo da.