Ospitalean dago nire laguna!

Ospitalean dago nire laguna!

Kontatu nahi dizuet nola gelditzen diren zuen maskotak gure ospitalean eta zer egiten diegu gurekin geratzen direnean. Lan hau gehien gustatzen zaidana da, eta poz pozik egiten dut beti. Denbora asko ematen dut zuen animaliekin eta lan hau oso serio hartzen dut.

 

lor hospital

Badakigu zuen maskotak oso garrantsitzuak direla zuentzat eta guretzat ere bai. Ulertzen dugu ere, zuen animaliak klinikan usten dituzuenean gaizki sentizen zaretela askok. “Agian nik ez banago ez du jan egingo…” “Ondo portatuko da albaitari eta laguntzaileekin?” Hemen betirako utzi dudala pensatsatuko du..” Lasai, hemen gelditzen bada beharrezkoa delako da, eta zure laguna ondo dagoenean , ezkertuko dizu.

Beti errutina berdina daukagu gure ospitalean. Klinika irekitzen dugunean, egiten dugun lehen gauza ospitalera joatea da. Animali guztiak ikuskatzen ditugu. Janaria jan dute? Ura edan dute? Kateterra ez dute kendu? Pisa edo kaka egin dute?

Kalera irtetzeko baldin badaude, kalera goaz. Gure klinika parkeetaz inguratuta dago , beraz, beti daukagu leku egokiak zuen animalientzako. Ordea, beste batzuk, ezin dira kalera irten. Adibidez ezin dutenak ondo ibili, hankak edo besoak apurtuta dituztenak edo aun ez daukatenak behar diren txertoak… orduan kaiolatik ateratzen ditugu, eta guztia oso ondo garbitzen dugu.

Dena garbi garbi dagoenean gure ospitalizazio fitxak irekitzen ditugu. Fitxa hauetan albaitariak indikazio guztiak idazten dituzte, adibidez; ze janaria eman behar dugu, ze medikazio eman edo txertatu..                                                                                                                        Denbora asko ematen dugu zuen animaliekin, beti daude gurekin eta guk beraiekin.  Gainera, gure ospitalaren paretak kristalezkoak dira eta beti ikusten dugu zer egiten duten. Leihoetatik beti argi naturala sartzen da eta horrela inoiz ez daukate itxi sentsazioa.

Ospitalean bakarrik behar duten denbora egongo dira. Guk ikusten dugunean zure maskota etxera joateko prest dagoela esango dizugu eta etxera joango da. Gainera, beti klinikara deitu dezakezu eta zure laguna nola dagoen kontatuko dizugu.

 

hospital pantxi

 

Gehienetan, hemen geratzen diren animaliak, konfidantza asko hartzen dute gurekin eta gero hobeto portatzen dira kontsultetan. Oso ezker onekoak dira eta hori gure opari onena da.