Sugegorri ziztadak

  • 0
vibora portada

Sugegorri ziztadak

Kaixo berriz guztioi! Hilabete honetan sugegorrien ziztadaz pixka bat hitz egingo dugu.

Sugegorriek txakur askoren bizitza eramaten dute urtero. Udaberrian eta udan ematen dira kasu gehienak sugegorriek odol hotzeko animaliak direlako eta horregatik eguzkitara ateratzen direlako. Gure txakurrak haiengana hurbiltzen dira jakin-minarekin eta orduan da erasoa produzitzen denean… Sugegorriak oso pozoitsuak dira eta nahiz eta pertsonetan heriotza es kausatu , txakurretan komuna da eta tragedia bat da gure txakur maitea sugegorri baten hozka sinpleagatik galtzea.

Sasoi honetan, zoritxarrez, sugegorrien ziztada asko ikusten ditugu gure kilinikan. Ziztada gehienak gure txakurren hanketan edo muturrean ematen dira. Ikusiko ditugun lehen sintomak hauek izango dira:

  • Listu-jariatzea, goragaleak, letargia, ziztadaren zonak haunditzea, haunditutako zonetan mina..

Problema da sintoma hauek ere ematen direla edozein zomorroren ziztadarekin, horregatik beti begiratu behar dugu gure txakurra eta ziztada hauen bi zulo karakteristikoak aurkitu.

Argazki honekin Gina aurkezten zaituztet. Gina gure klinikara etorri zen vibora edo sugegorri batek muturrean ziztada bat eman ziolako. Bi zuloak ikusten dituzue?

Ziztadaren bi zuloak

¿Zer egin behar dugu gure txakurrari sugegorri batek heltzen badio?

Lehenik eta behin txakurra lasaitu eta egiten hari zinetena amaitu. (Bihotz-erritmoa haundia bada, toxinak azkarrago banatuko dira organismotik) . Ziztatutako zona, ura eta xaboiarekin garbitu baina igurtzi gabe. Berehala zure konfidantzazko albaitaritzara joatea.

Kliniketan ez daukagu sugegorrien ziztadetarako “antidotoa” baina antiinflamatorio eta immunogutxitzaileekin (Urbason) nahikoa da kasu gehienetan. Fluidoterapia erabiliko dugu giltzurrunen funtzioa mantentzeko eta animalia indarrak berritzen dituenean analitika bat egingo diogu.  Albaitaritzara zenbat eta azkarragoa joan eta medikazioa eman diagnostikoa eta errekuperazioa hobeagoa izango da.

Gina klinikara heldu zenean

Zer ez dugu inoiz egin behar?

Ba filmetan beti ikusten dugun guztia.. Zauria ez manipulatzea, pozoia ez xurgatzea, mozketak inguruan ez egitea… Azken finean, zentzu komuna, lasaitasuna eta azkartasuna albaitaritzara joateko egoera honetan gure txakurraren bizitza salbatuko du.

Izan dezazuen edozein zalantza galdetu. Gurekin harremanetan jar dezakezue klinikara etortzen edo gure telefonora deituz.

Zuei laguntzeko hemen gaude.