Gure Ken

  • 0
Ken eta Janire

Gure Ken

Hilabete berria, istorio berria.

Hilabete honetan istorio desatsegin baina final onarekin kontatuko dizuet. Gure Ken-en istorioa.

Ken gure atv Janireren txakurra da. Ingeles Setter jator jator eta  mainatsua.

Azaroaren 23an klinikara ekarri zuen. Bere etxeko eskaileretik erori zen eta oso zorabiatuta zegoen. Ken-ek arazo kardiako bat dauka aspaldi eta sinkope-mota bat izan zitekeela pentsa genuen. Elektrokardiograma eta analisi batzuk egin genizkion baina dena ondo zegoen. Klinikara iritsi zenean zurbil zegoen baina gutxitara gutxi bere kolorea berreskuratuz joan zen.

Hurrengo egunean Ken herrian egon zen eta ezer garrantzitsua ez zen gertatu baina igandean diarrea hemorragikoarekin hasi zen. Marisol bizkor etorri zen klinikara hura ikusteko. Berriro ere errepikatu zituzten analisiak baina normalak ziren, seroterapiarekin egun guztian egon zen eta etxera berriro ere joan zen.

Diarrea hemorragikoa

Diarrea hemorragikoa

Zer pasatzen zitzaion? Ez genekien…

Astelehenean Janire-k berriro ekarri zuen klinikara kontrolatuta egon zedila. Goiza ondo pasatu zuen baina eguerdian kaka gainean egin zen eta ez zen ezer mugitzen. Arratsalde horretan guztiz hori jarri zen, ez zen mugitzen eta oso txarto zegoen. Analitika berria egin genion eta orain bai.. gibela oso oso txarto zeukan. Ana, gure konfidantzazko ekografista laister etorri zen eta analisiak korroboratu zituen. Ken-en gibela oso gaizki zegoen, hepatitis bat zeukan. Zergatik? Ez genekien, kasu batzuetan zerbait egoera txarrean jateagatik gerta daiteke.

Ardura intentsiboak behar zituenez eta gu gauean geratzen ez garenez Janire-k Indautxura eraman zuen korrika.

Indautxun 3 egun egon zen eta hainbat prueba egin zioten, leptospira adibidez, baina gaixotasun infekzioso guztiak negatiboak ziren. Oso gaizki pasa genuen, ez zuen pinta onik..

Jada ardura intentsiborik ez zuela behar ikusi genuenean, gure klinikara bueltatu zen. Zorionek, nahiko hobetu zen medikazioarekin, nahiz eta arriskuan jarraitu.

Gure ardurei esker eta Janire-renak batez ere, Ken pixkanaka- pixkanaka hobetzen hasi zen. Kolorea normaltasunera itzuli zen eta analisiak hobetzen zihoazen. Gaur egun, zorionez, askoz hobe dago, bere analisiak arruntak dira eta bere gibela askoz hobe dago.
Lehenago azaldu dudanez gero ez dugu aurkitu hau Ken-i gertatu zitzaion arrazoia, susma dezakeguneko bakarra pozoiren bat edo kalean zerbait egoera txarrean jan dezala da. Ken ia alta emanda dago eta jada izualdia pasatu da. :)

Janire gauak pasatzen zituen bere etxean, Kenen ondoan

Janire gauak pasatzen zituen bere etxean, Kenen ondoan