Nola sortzen dira txakur arrazak

Nola sortzen dira txakur arrazak

Nola sortzen dira hainbeste txakur arrazak eta hain desberdinak? Nork sortzen ditu? Zergatik eta zertarako?

Harrigarriena txakur-arrazez hitz egiten dugunean, desberdintasun fisiko ugari aurkitzen ditugula da. 100kg baino gehiago-ko mastinak eta 100 gramuko chihuahuak aurki ditzakegu.. Zuriak, atigratuak, aukerak ia amaigabeak dira. Hainbeste desberdintasuneko zergatia dakigu? Gizakiak txakurrak beti aukeratu ditu bere itxuragatik?

Genetikaren gai guzti hau apur bat ulertzeko, Belyaev esperimentuaz hitz egingo dizuet. Belyaev izan zen 50 urteen amaieran, esperimentuak egiten zituen gizon bat. Azeriaren etxekotzeari buruz esperimentu bat egin zuen. Hemen bere istorioa..

Antzinan, Errusiako baserrietan, azeriaren azalak erabiltzen zituzten berokiak egiteko, zoritxarrez..

Dmitri Belyaev

Dmitri Belyaev

Aipaturiko animaliak basatiak ziren, eta manejatzeko oso gaizki pasatzen zuten baserritarrek. Belyaev hasi zen azeri hauek domestikatzen eta gero ondo manejatzen ziren azeriekin frogak egiten, genetika horrekin azeri gehiago umetzen. Periodo ez oso luze batean (45 belaunaldietan gutxi gorabehera), azeri domestikatuak sortzen zituen. Baina hainbeste belaunaldiekin ere kambio fisikoak izan zituzten azeri hoiek. Bere isatsak tentetu ziren, bere belarriak hasi ziren erortzen, eta, ilajean orbanak agertu ziren.. Azerien itxura, txakurrena zirudien.

Genetika zientzia ikaragarri korapilatsua da, baina Belyaev-en esperimentuarekin ikas dezakeguna da hazkuntzeekin batera, beti lotuta doazela beste ezaugarri batzuk. Ez direla aldatzen bakarrik gu bilatzen ditugun ezaugarriak, ere aldatzen direla ez nahi ditugunak. Horrela agertzen dira arraza batzuen arazo tipikoak. Bulldogen arnas arazoak, west highland-en alergia arazoak, Boxerrak eta tumoreak..etabar.  Gaixotasunak arraza batzueiko tipikoak zehazki agertzen diren bezala, beste ezaugarriren bat aukeratzea posiblea da (ile kolorea, tamaina txikiagoa edo haundiagoa, belarri-mota bat zehazki…)

Gaur egun, gaixotasuna transmitituko den ala ez jakiteko testak egiten dira. Gure gomendioa da arraza-animaliren bat lortu nahi baduzue, ziurta dezazuela osasun fisiko bai buruzkoa ziurtatzen duen hazleari erostea. Dendetan edo beste herrialdetan (Eslovakia, Txekia..)  saltzen dituzten kumeak gehienetan komportamendu arazo ugari dituzte eta gainera helduak direnean gaixotasun ugari izan ahal dituzte. Gogora ezazue belaunaldi gutxitan, ez desiratutako aldaketa asko ager daitezkeela.

Kontuz aukeratzen duzuen kumearekin

Kontuz aukeratzen duzuen kumearekin

Zalantzaren bat baduzue, deitu klinikara. Konfidantzatzko hazleekin kontaktuan jarriko dizuegu.

Agur bero bat