Eguberriak eta zaratak

Eguberriak eta zaratak

Denbora gutxitan Eguberriak hemen izango ditugu, eta haiekin, petardo-trakak eta gainerako artifizio-suak. Jai hauetan beldurra dauka zuen txakurrak? Gogoratuko dugu pasa den urteko eguberrietako Bloga.

beldurra

Gure hiriak festa hauetarako denbora muga ezarri arren, errealitatea askotan ez dela betetzen da, eta egun hauek heldu baino lehen, jada entzun dezakegu jendeak petardo erosi berriak probatzen.  Askok ezagutzen duzue petardoak gure txakurrei eragiten dietena: Denbora guztitan ezkutatzen dira, gaizki lo egiten dute, kalera ez dute nahi irten, eta abar. Baina berri ona daukagu!  Gure lau hankako lagunei lagun dezakegu bere egoera  egun horietan zehar hobetzen, lan egokia egiten badugu bere beldurra pixka bat hobetu daiteke. Eta kasu batzuetan guztiz hobetu.

Beldur-mota honen tratamendua bi partetan konposatuta egon ohi da: jokaera-aldaketako partea eta parte farmakologikoa. Profesional batek bi tratamenduak ezarri behar ditu eta gure klinikan zuei laguntzeaz poz-pozik egongo gara. Txakur hauen egoera hobe dezakegu eta lan nahikoarekin bizi-kalitatea ere bai. Beldurra guztiz konpondu ahal izango dugu.

Zer egin dezaket beldur-mota hauekin?

 

  • Ezkuta dadila baimendu. Leku suguru bat aurkitzen badu, ezkutatzea baimentzea, eta hura estaliz eta oraindik gehiago bakartuz. Horrela hobeto sentituko da.

 

  • Hura ez zigortzea. Imajina zerbaiti beldurra daukazutela eta ezer ikaratzen ez zaion norbaiti ,gainera garrasi eta jotzen zaituztela. Segur aski ez luke lagunduko seguruago senti zaiteztela, egia? Haiei berbera gertatzen zaie!

 

  • Feromonen tratamenduak ematea: Merkatuan tratamendu ez farmakologiko asko aurkitu dezkegu, analisirik ez albaitarien aurreko kontrolik ez dutenek behar, baina bere estutasuna txikiagotzera eramango dietenak eta beraz, asko lagun diezaieketenak.

Artikulu honek lagun diezazuela espero dut . Gogora ezazue, nahiz eta beldurra halako zarata batzuen aurrean naturala izatea, arrunta ez dena  haien ondorioz orduetan edo egunetan zehar sufritzea. Zure lagunik onena gaizki pasatzen badu egoera hauetan ez dezazu bakarrik utzi. Urteko 365 egunetan zoriontsua izan dadin lagun iezaiozu.

Edozein zalantza baduzue kontaktuan jar dezakezue gurekin eta zuei laguntzeaz poz-pozik egongo gara.

Eguberri On !