Nire txakurra zaharra egiten ari da

  • 0
sindrome disfuncion congnitiva

Nire txakurra zaharra egiten ari da

Nahiz eta onartzea kostatzea, gure laguna ere zaharra egiten da, eta gustatuko litzaiguke baino azkarragoa. Zahartze honek gauza asko ekartzen ditu: dieta berria, albaitarien txekeo erregularragoak, egokitutako jarduerak… Tamalez, pertsonekin gertatzen den bezala, gerta daiteke bere burua hondatzen hastea, Disfuntzio Kognitiboko Sindrome (SDC-a) bezala ezagutzen den gaixotasuna. Blog honetan, sindrome honetaz pixka bat gehiago ikasiko dugu. Zure txakurraren buruaren egoera edo estatua ezagutu nahi buduzue froga batzuk egin ahal izango ditugu gure klinikan. Zita hartu eta guztia azalduko dizuegu.

SDC-a pertsonengako alzheimerrarentzako modu batean konpara daiteke. SDC-a da buruko eta jokaeraren hondatze elkartuaz txakur geriatrikoen buruargiko kambioekin diharduen terminoa. Baina, zerk esan nahi du hau guztia? Esan nahi du adinagatik, gure txakurraren buruargiak aldaketak jasaten dituela eta aldaketa hoiek gure txakurraren komportamenduan nabariko ditugu. Aldaketa graduala izan ohi da eta zenbat eta lehenago kontura gaitezen, lehenago lagundu ahal izango diogu. Garrantzitsua da SDC-ak ere sendaketarik ez duela jakitea, baina hain bizkor ez dezala aurrera egin saihets dezakegu.

Kira, nire amodioa. Kira hamabi urte ditu baina oso ondo dago ;)

Nola antzeman dezakegu SDC-a?

Txakur bakoitza desberdina da eta bakoitza bere modura esango digu baina adibidez aldaketa hauek ikus dezakegu: Desorientazioa, gehiago edo gutxiago lo egiten du, etxean bere beharrak egiten ditu, ezagutzen duen txakur edo pertsonekin desberdin komportatzea, etab.. Honetaz gain, beste kambio ikus ditzakegu, gauza ezagunak ez gogoratzea, galduta edo desorientatuta aurkitzea, eskailerak igotzea edo jaistea nahi ez izatea,etxeko altzarien artean harrapatuta geratzea.. Berriro gogoratzen dugu, ez dute ezta sintoma guztiak, ez guztiak gradu bereanako gertatzea. Garrantzitsua izango da ere gure txakurraren ohiturak ikustea eta edozein aldaketa idaztea. Laister jakingo dugu gure txakurrak beti bezala dagoen edo gauza desberdinak egiten ari den.

Zuen txakurrak pairatzen ari duela uste baduzue,hitzordu bat Veterinaria Salburua-n hartzea animatzen zaituztet, gure albaitarien batek prozesuan gidatuko zaituzte, eta beharrezko erremintak emango dizkizue diagnostikorako.

Nahiz eta SDC-ak sendaketrik ez izan asko lagundu diezaiekegu gure lau hankako lagunei. Ez ahaztu eta gure klinikara deitu!

Gure itxusi. Itxusi hemeretzi urte ditu, gurekin klinikn bizi da.