Zerealik gabeko pentsuak, moda ala beharra?

Zerealik gabeko pentsuak, moda ala beharra?

Gaur egun jende askoren galdera da hau.  Txakur pentsuak zereal gabekoak izan behar dira ala ez? Moda bat besterik ez da ala beharrezkoa da? Galdera honi erantzuna eman nahi dizuet Blog honetan.

Marketing kampaña handia dago interneten gai honekin. Perstsona batzuk hau baieztatzen dute:

“Otsoa txakurraren arbasoa bada eta otsoek ez dute zerealik jaten, txakurrek ez lukete zerealik jan behar izango.”

Baina hori ez da guztiz egia. Txakurrak duela mende asko gizakiekin elkar bizitzen dira eta horregatik bere genetika ere moldatu egin da gure ohituretara.

Lehen gure aiton-amonek janaria egiten zuten zeukaten txakur guztientzat. Pentsa ezazue pentsuak ez zirela saltzen aintzinan, eta txakurrei haragia eta zerealak ematen zizkietela. Eta zein ongi bizitzen ziren era horretan!

Beste datu garrantzitsu bat emango dizuet. Pentsu guztiak egiteko beharrezkoak dira karbohidratoak. Agian ez dira agertzen arroza edo artoa baina fabrikanteak  patatak edo tapiokak sartu behar dituzte pentsuetan bestela karbohidratorik gabe, pentsu-zaku berria ireki zenuten bakoitzean, irina aurkituko zenuke kroketen ordez.

pentsua

Hoiek ezta ez dira otsoen dietaren osagaiak ezta? 😉

Bakarrik gomendatzen ditugu zeralik gabeko pentsuak zerealak ez duten onartzen txakurrei. Uste baduzu zure txakurrak zerealak ez duela onartzen deitu ezazu zure albaitariari eta kontsulta batera joan.

Orduan, hobeagoa da zerealik gabeko pentsua nire txakurrarentzat?

Bakarrik zeral intolerantzia daukaten txakurrentzat hobeagoa da, bestela ez zaie inongo onurarik egingo.

Zein da honen guztiaren ondorioa? Bakarrik moda bat direla pentsu hauek. Naturalagoak direla esaten dute eta gaur egun “naturala” asko saltzen du. Pentsu hauek besteak bezala egiten dira, prozesu berberarekin, ez dira besteak baino naturalagoak.  Pentsuaren nutrienteak dira zure animaliak zainduko dutenak eta ez ingredienteak.  Gure txakurraren beharrak jakitea zaila da jende gehienarentzat horregatik argazkiak saltzen dizkigute. Belardi berden argazkiak, aske dauden animalien argazkiak, eta abar.

animalia

Zuen erabakia da, zereal edo zerealik gabeko pentsuak eman ahal dizkiozue zuen txakurrei. Bi moduak ondo egondo dira.