Txakur beltza eta bere sindromea

Txakur beltza eta bere sindromea

Kaixo guztioi hilabete berri honetan! Hilabete honetan txakur beltza eta bere sindromeaz hitz egingo dugu, gai oso interesgarri bat.

Txakur beltzaren sindromea asko ezagutzen dute txakur ostatuetan lan egiten dutenek. Txakur eta katu beltzak beste koloreetako animaliak baino arazo gehiago dituzte familia bat aurkitzeko eta ostatuetatik irtetzeko.. zergatik? Blog honetan gai honetaz hitz egingo dugu.

Txakur ostatu guztietan daude txakur eta katu beltzak, gehienetan oso karakter ona daukate baina inork ez da haietan fijatzen. Urteak pasatzen dituzte kaiola batean, bakarrik eta triste. Inork ez du nahi bere etxera eraman. Zergatik gertatzen da hau? Zer egiten dute animali beltzek diskriminazio hau merezitzeko? Hainbat arrazo daude, eta nahiz eta zentzugabeak izan, kalte asko egiten dituzte.

Beste edozein txakur bezain onak eta txaratsuak dira

Beste edozein txakur bezain onak eta txaratsuak dira

Ohikoa da telebistan eta pelikuletan txakur bat beldurra eman behar duenean, txakur beltz bat erabiltzea. Hau egiten du jende asko beldurra izatea txakur beltzei. Katuetan berriz, zori txarra ematen dutela esaten dute superztizioak.. Arrazoi zentzugabe hauek kalte asko egiten die animali beltzei. Animalia beltzen estigmak, kulturaletan bihurtzen dira, eta kasu askotan lagun edo familiarenak dira ezaugarri hauetako animalia bat adoptatzea pertsona bati galarazten diotenak: “Beldurra ematen du..” ” Zorte txarra emango dizu..”.

Beste aldetik, animali beltzak ez dira ondo ateratzen argazkietan, bere begitarteak ez dira ondo nabaritzen, horregatik zailagoa da argazki batekin animali horretaz “maitemintzea”. Babesle askok hau gertatzen dela dakite horregatik askotan animali beltzei kolorezko zapiak jartzen dizkiete edo beste osagarriak. Beste kasu batzuetan argazkilari profesionalak kontratatu behar dituzte animali hauei argazki politak ateratzeko.. bestela inork ez da haietan fijatzen 🙁

Blog honekin konzientzatu nahi dizuegu txakur eta katu beltzak beste kolorekoak bezain onak eta txeratsuak direla eta dizkriminazio hau ez dutela merezi. Ezin dugu sinetsi behar behinola antzinan hitz egiten zutenez edo superztizioetan.

Txakur edo katu bat adoptatzea pensatsazen ari bazaudete, zergatik ez beltza? Ez zaretela damutuko seguru nago.

Froga egiten dugu? 😉

Ni eta nire txikitxoa :)

Ni eta nire txikitxoa 🙂