Zaunka motak

  • 0
images

Zaunka motak

Txakurren zaunka haien hizkuntza forma bat da, txakur-gorputz-hizkuntzara osatzen dena. Txakurrek bere gorputz-hizkuntza askoz gehiago darabilte, eta une oso puntualetan soilik soinuak, kurrinka bezala, zaunkak, etab…  erabiltzen dituzte. Hala ere, une horietan jabe asko, oso urduri jartzen dira bere txakurrak zaunka egiten dutelako eta ez dakitelako zergatik. Zergatia hobeto ulertzen saiatuko gara eta espero dut artikulu honei esker haiei apur bat hobeto ulertzea. Ikas dezagun ere haiei errespetatzen eta arazoa zaunka denean egoera konpontzen.

Azaldu dugun bezala, zaunka, txakurren hizkuntz mota bat da eta horregatik egoera desberdinetan eman daiteke, eta adierazi desberdinak izan. Zaunka-tipo desberdinak bereizten ikasiko ditugu egoerari hobeto aurka egiteko.

perros ladridos

6 zaunka-tipo desberdin daudela esan dezakegu, eta haietako bakoitzak jokaera edo jarduera desberdina eskatuko du gure aldetik.

  • Asaldura-zaunka: soinu altu eta zorrotza izaten da, eta zoriona espresatzeko modua da. Adibidez, autoan joaten direnean eta parkera iristen ari direla ikusten dutenean zaunkatzen duten txakurrak.
  • Abisu-zaunka: grabea eta motza, nahiko “buf,buf-en” antzeko itxura izan ohi du. Txakurrak erne dago eta  zerbait ikusi du, eta guri zerbait arraroetako presentziaren aurrean abisatzeko bere forma da.
  • Beldur-zaunka: tonu altukoa, luzea eta uluan buka dezake. Askotan abisu-zaunkari jarraitzen dio.
  • Zaindari-zaunka:  Kurrinkak sarritan tartekatzea duen zaunka da, laburra.. Normalean txakurrak ikaratzen den zerbaitetik babestea bilatzen du, eta dagoen espazioa babesten du , edo ken diezaioketela pentsatzen duen objekturen bat.
  • Frustrazio-zaunka: tonu berbera, aldi askotan.. oso monotonoa. Denbora asko bakarrik, itxita edo lotuta pasatzen dituzten txakurrek egiten duten zaunka. Estres kronikoaren eratorria izan ohi da.
  • Ikasitako zaunka: bere helburua lortzeko zaunka mota. Etenaldiekin, zaunka motzak. Ere “arreta-zaunka” deitzen da. Txakurrak ikasi duelako egiten duen zaunka da. Hura egiterakoan, hark bere jabearen arreta lortzen du. Zaunka egiten dutenean, txakurrari kasu egiten diogu eta hori da txakurrak bilatzen duena.
Pertsonak bilatzen dituzten txakurrek zaunka egiten dute norbait aurkitzen dutenean adibidez. Zaunka horiek ongi etorriak dira beti.

Pertsonak bilatzen dituzten txakurrek zaunka egiten dute norbait aurkitzen dutenean adibidez. Zaunka horiek ongi etorriak dira beti.

Zer egin dezakegu gure txakurrak zaunkatzen badu? Egoera ikus dezagun bere taldean: zaunkatzen duen ingurunea, gu, gure inguruan gertatzen dena, egiten ari garena… Horrek lagunduko digu zaunka-tipoa ikusten eta ulertzen. Askotan hura geldiarazi ahal izateko zaunkaren jatorria jakitea nahikoa da. Kasu batzuetan hari bakarrik ezikusiarena egitea ez da nahikoa.
Garrantsitua da zuen txakurraren zaunkak eragozten bazaituzte, une bat har dezazuela, sakon arnas hartu, eta zaunkatzen ari den denbora zenba dezazuela gonbidatzen zaituztet. Askotan estresatzen gara, eta gutxi minutu batzuk dira.

Behiak marru egiten badu, txoriak txio egiten badu, eta katua miauka ari bada…. Zergatik txakurrak ezin du zaunkatu? 😉