Negua heldu da, ze hotza!

Negua heldu da, ze hotza!

Kaixo guztioi hilabete berri honetan. Bai, negua heldu da, eta neguarekin hotza. Eta ze hotza!!

Nola pasatzen dute gure txakurrak negua? Hotza pasatzen dute? Berokirik erabili behar dute? Ea lortzen dudan blog honetan zalantza guztiak argitzen eta aholku batzuk eman.

Bere hankak babestu

Oso garrantzitsua da zure txakurraren hankak neguan zehar babestea, gogora ezazu likido toxikoen eta hotzaz babesten dutela gure txakurraren gorputza. Gainera, espaloi hotzek zauriak eragin dezakete bere kuxinetan. Horregatik zure maskotaren hankak babestu behar dituzu. Animalia-dendetan, saltzen dituzte laguntza gisa kalera irten behar duzun egunetan balio dezaketen bota txikiak. Osagarri honekin garrantzitsua da tamaina zuzena lortzea. Horregatik inbertsioa egin baino lehen, neur itzazu zure txakurraren oinak altueraren zehaztasuna ziurtatzeko.

Etxera itzultzen direnean, paseo baten ondoren, bere hankak eta sabela beti garbitu. Horrela desizozterako erabiltzen diren produktu toxikoak garbituko dituzu.

dog-2144421_960_720

Bere gorputza babestu

Arrunta da ile gutxi daukaten errazak neguan hotza izatea. Zuk ere bai daukazu hotza, ezta? Zure txakurrak asko dar-dar egiten duela nabaritzen baduzu, eros iezaiozu beroki  bat! Seguru eskertuko dizula.

Saiatu paseo motzak ematen

Negua da, hotza egiten du, kalera hainbeste irtetea atsegina ez da, ezta? Haientzat ere ez.. Neguan zehar zure txakurrarekin paseo motzak egitea komenigarria da. Hipotermia seinuak ikusten badituzu azkar joan albaitaritzarengana. Belarrietan, muturrean eta hanketan fijatu behar zara. Hauek inflamatutak, gorrizkak eta oso hotzak badaude hipotermia seinuak dira. Gainera oso mingarria da gure lagunentzat.

Utz iezaiozu zure txakurrari lo egitea etxe barruan

Negua oso krudela izan daiteke latitude batzuetan, txakur bat baduzu, onena zure etxe barruan lo egin dezala da. Kampoan maskota mantendu nahi baduzu, pentsa ezazu beroki bero eta lehor bat jarri beharko diozula, eta bere lekua babestuta egon beharko dela.

cat-2224479_960_720

Neguan lo gehiago egingo dute

Libre bizi diren animaliak neguan gehiago jaten dute, energia gehiago behar dutelako bero mantentzeko. Baina etxeetan bizi diren animaliak ez dute gehiago jaten, horregatik udan baino energia gutxiago daukate eta lo gehiago egiten dute. Ez dezazun eragotz eta utz iezaiezu atseden hartzea.
Zure animalia neguan nola mantentzen den ez badakizu,  dei iezaguzu !
Negu zoriontsua izan!