Zer gertatzen zaio Kirari?

Zer gertatzen zaio Kirari?

Kaixo guztioi hilabete berri honetan. Istoria bat kontatuko dizuet. Kira, nire txakurraren istorioa.

Zer gertatzen zaio Kirari? 

Hori galdetu zidan nire ama pasaden astean klinikara deitu zuenean. Lehenik azalduko dizuet nor da Kira. Kira nire amaren eta nire txakurra da eta Irailan hamairu urte ospatzen ditu. Nirekin bizitza osoa darama eta asko maite dut. Oso polita dela badakit 😉

kira etxean

Joan den astean telefonoak klinikan jotzen zuen.  Nire ama da. Zerbait gertatzen da bestela nire ama ez dit deitzen klinikara. Kira txarto dago. Deskoordinatuta dago eta etxeko korredoretik erortzen da. Urduri jartzen naiz. Izerdia nire kopetatik erortzen hasten da eta nire beldurrik haundienak hasten dira. Kira txakur heldu bat da, inoiz izan du gaixotasunik eta egun hau heldu behar zen..

Klinikarako bidaia

Etxera korrika noa eta Kira hartzen dut klinikara ekartzeko. Beti auto maletategian sartzen da salto batez eta gaur ezin du salto egin eta negar egiten du. Nire ama eta ni oso urduri jartzen gara.

Klinikan

Kira ez da oso ondo portatzen kilinikan. Muturreko bat jartzen diogu eta Nagore esploratzen du. Oso urduri jartzen da eta txakur asko egoera horretan ez dute min-zeinurik aurkezten. Odola ateratzen diogu, guztia normal. Plaka batzuk egiten dizkiogu. Normalak ere. Bere erradiografiek kume batenak dirudite, artrosi-zeinurik ez daude eta ez dirudi ezer garrantzitsua daukanik. Anari deitzen diogu, ekografia bat egin behar dugu ea bihotza ondo dagoen ala ez jakiteko, nahiz eta gure susmoak zerbait neurologikoa izango dela dira. Bihotza ere ondo dago. Eta orain? Zer egiten dugu? Buruaren oihartzun magnetikoa egin behar diogu tumoreren bat egongo balitz. Dar-dar egiten ari naiz..

kirika

Amurriora bagoaz, imva albaitari ospitalera

Kirari lasaigarri bat ematen diogu eta Joseba harekin geratzen da. Resonantzia egingo dio eta zerbait jakin bezain laster informatuko gaitu. Itxarongelan eserita gaude, oso urduri. Kira oso garrantsitsua da guretzat eta zerbait gertatzen bazaio palo haundi bat izango da.

Joseba egongelatik irteten da, Kira-k ez du ezer buruan baina hark eten discalari buruz susmatzen ari da. Zutabeko Tac bat egingo dio lasai geratzeko.
Hain zuzen!! Kira-k L11 eta L12 artean eten discal txiki bat dauka.

Eta orain zer? 

Oraingoz, kortikoide eta basodilatadoreekin tratamenduan dago. Batzutan oreka galtzen jarraitzen du baina askoz hobeto dago. Oso urduri jartzen denean gertatzen da edo salto egiten saiatzen denean baina egonkor dago. Ibil daiteke, pozik , aktibo eta zoriontsu.  Tratamenduarekin jarraituko dugu eta okerragotzen bada eten hori operatu behar izango dugu. Kirurgia hauek ez dira beti ondo ateratzen eta txartoago geratu liteke horregatik espero dut falta ez egitea.

Kiraren istorioa gusta dakizuela espero dut. Informatzen jarraituko dut 🙂

Goiatz

Nire ama eta Kira

Nire ama eta Kira